EnpresaBIDEA egunkari digitalak kazetari bat behar du, erredakzioko lan-taldean parte izateko. Lan-jardunaldi osoa eskaintzen da, 40 ordukoa, astelehenetik ostiralera. Kontratua irailaren erdialdetik aurrera izango litzateke (data zehazteke).
Eskaintza egiten duen erakundea
EnpresaBIDEAn ekonomia eta enpresa zentzu zabalenean ulertzen ditugu. Egunkari digitala da, bertako informazio ekonomiko eta enpresa-informazioan espezializatua, euskaraz egina eta lurraldean errotua. Euskal ekonomiaren eta enpresa-munduaren ekosistema ikusaraztea eta kohesionatzea du helburu, ikuspegi eraikitzailea eskainiz eta dibulgazioa eginez.
Baldintzak
- Kazetaritza, Komunikazioa edo antzeko titulua. Enpresagintzan edo Ekonomian titulua duten, eta kazetaritzan masterra edo esperientzia duten profesionalak ere ontzat joko dira
- Euskarazko maila altua izatea, batez ere idatziz
- Ekonomia eta enpresa alorrean interesa izatea, zentzu zabalean
Zer eskaintzen dugu
- Telelana egiteko aukera
- Egunkariko lanaz gain beste proiektu, ekitaldi eta euskarrietan lan egiteko aukera
- Euskal Herri osoko entitate pribatu nahiz publikoekin lankidetzan aritzeko aukera
- Lan taldearen arteko giro ona
Eskaintzan izena emateko
Hautagaitza aurkezteko, bidali zure currirriculuma
[email protected] emailera, gaian “Kazetari postua” jarrita. Curriculumak aurkezteko azken eguna irailaren 6a izango da.
📌 Kazetari postua (Resistencia)
🏢 EnpresaBIDEA
📍 Resistencia